Kontzertuan eta irekita

Iñaki Plaza

2017ko irailaren 16a
Ordua: 20:30
Lekua: Santa Maria Katedralaren Elizpea
Prezioa: 10€ / Bazkideentzako prezioa: 6€

Fundazioaren sortzaile diren bazkideek sarrera edo abonamendu fisikoa BAKARRIK erosi ahalko dute, Bisitarien Harrera Zentroan, Buruileria plazan.

EROSI SARRERA

InakiPlaza

Iñaki Plaza trikitilari, txalapartari eta perkusionistak bere azken lan diskografikoa aurkeztu digu, Ekhi deiturikoa. Konpositore bizkaitarrak azken diskoa erakutsiko du, eta folk soinua egingo digu, trikitixaren, akordeoiaren, panderoaren eta beste perkusio-tresna batzuen bitartez.

Plazak 1993an hasi zituen trikitixako eta euskal perkusio tradizionaleko ikasketak. Beranduago, munduko perkusio tradizionaletako ikasketak hasi zituen (kajoia, bodhrán-a, d’rbuka...), eta, gero, taula indiarrarekin hasi zen, Sergey Sapricheff-ekin batera.

Egun, trikitixa-, txalaparta- eta perkusio-eskolak ematen ditu EAEko hainbat eskolatan; besteak beste, Musikenen edo Amurrioko, Urduñako eta Bilboko trikitixa-eskoletan. Era berean, master class-ak eman ditu Cervantes Institutuan (Chicagon), Musika-tresnen museoan (Munichen), Seattle-ko musika-eskoletan (Washington), Renoko Unibertsitatean (Nevadan), eta hainbat biratan hartu du parte, musikari laguntzaile gisa eta bakarka, mundu guztian.

igo

igo

© Fundación Catedral Santa María
Cuchillería, 95-01001 Vitoria-Gasteiz
Visitas • Tel/Fax: +34 945 255135 • Oficinas: +34 945 122160

Organizadores:

Fundación Catedral Santa María jazzargia

Colaboradores:

logoLaborallogoBoulevardlogoAguirre

Patronos:
logodipulogoAyuntamientologoObispado
Medios de comunicación:
logoRadioVitorialogoDiariologoVTVlogoElCorreo