Kontzertuan eta irekita

Ángela Cervantes & Chema Saiz

2017ko urriaren 14a
Ordua: 20:30
Lekua: Santa Maria Katedralaren Elizpea
Prezioa: 10€ / Bazkideentzako prezioa: 6€

Fundazioaren sortzaile diren bazkideek sarrera edo abonamendu fisikoa BAKARRIK erosi ahalko dute, Bisitarien Harrera Zentroan, Buruileria plazan.

EROSI SARRERA

Eivissarrak parentesi bat egingo du Britt Floyd-ekin mundu osoan egiten ari den biran, bere gitarra-jotzaile fetitxearekin itzultzeko, Ella y Joe gogoratuz.

Angela-Cervantes-and-Chema-Saiz

Ángela Cervantes AHOTSA & Chema Saiz GITARRA - “One year later…wondering”

Recordando saileko “Recordando a Ella Fitzgerald&Joe Pass” diskoa aurkeztu eta urtebetera, zeina Bluemusic-ek ekoitzi duen eta YoukaliMusic-ek argitaratu, eta beren diskurtsoa eta lotura esperimentatzeko zein garatzeko balio izan dien kontzertu-zerrenda handiarekin, Bogui-ko eszenatokira igoko dira Ángela eta Chema, inoiz baino gogo handiagoz, proposamen berriak gehituz beren errepertorioari. Gainera, XX. mendeko musika herritarreko artista gustukoenaren, hau da, Stevie Wonderren abestiekin etorriko dira, Ella y Joe maisu-maistrei egindako tributuaren tratamendu armoniko eta kontzeptualari eutsiz, non bat-batekotasuna eta konplizitatea diren nagusi.

Zalantzarik gabe, Madrileko jazz-tenpluan bi artista horiek elkarrekin ikusteko aukera berri eta iradokitzailea dugu hau, zaintza musikalez eta sorkuntza-biluztasunez jositako gau-emanaldi batez gozatzekoa.

Ángelak Jorge Drexler-en poesia berrartu zuen, dotoreziaz, “En esta Orilla de Drexler” (Bost sormen-gunea, 2012) debut-diskoan, Pablo Martín Caminero, Daniel Oyarzabal, Borja Barrueta eta José Luis Crespo bezalako maisuekin batera. Orain, berriz, Brit Floyd ingelesekin batera egindako “Space & Time 2015” bira amerikarretik iritsi da. Gainera, “Camino a Santa Clara … por 50 años más con Los Fakires” bigarren diskoaren post-ekoizpenean dago sartuta. Kuban grabatu du diskoa, Kubako troba tradizionalaren inguruko talde ospetsuarekin batera, eta, besteren artean, Gladston Galliza, Gastón Joya, Maikel Elizarde edo Danays Bautista gonbidatuekin.

Chemak, ohikoak dituen dinamismoarekin eta sormenarekin, bai eta, Recordando diskoaz gain, editatu dituen bost diskoekin (Vocal Project, Trio Album, Mi carro, Solo álbum eta De fuera a dentro) ere, hainbat proiekturekin harritzen jarraitzen gaitu. Proiektu batzuetan, kidea izan da, eta, beste batzuetan, gonbidatua. Besteak beste, hauek dira proiektuetako batzuk: Tomás Merlo Free Punk Ensemble, Javier Sánchez eta Chema Saiz duoa eta Nostalgia Cubana de Ariel Bringuez.

igo

igo

© Fundación Catedral Santa María
Cuchillería, 95-01001 Vitoria-Gasteiz
Visitas • Tel/Fax: +34 945 255135 • Oficinas: +34 945 122160

Organizadores:

Fundación Catedral Santa María jazzargia

Colaboradores:

logoLaborallogoBoulevardlogoAguirre

Patronos:
logodipulogoAyuntamientologoObispado
Medios de comunicación:
logoRadioVitorialogoDiariologoVTVlogoElCorreo