Bokazio nomadarekin ere azal daiteke taldearen kulturaniztasuna, eta, EEBBetan hasi zenetik (hantxe ezagutu baitzuten elkar), Europako, Amerikako, Asiako eta Ozeaniako hainbat jaialdi eta esparrutan jo du taldeak.
Elkano Browning Cream taldeak bere bosgarren diskoa aurkeztu du, Bor bor izenekoa. Bada, Mikel Azpiroz euskaldunak, Franck Mantegari frantsesak eta Dave Wilkinson britainiarrak beren askotariko sustrai kultural eta musikalak batu zituzten berriro ere, beren disko indartsu eta beroena sortzeko. Azpirozek ekoitzi zuen diskoa, eta Tabakaleran grabatu zen, Donostian, 2018ko urtarrileko azkenengo hiru egunetan, ezaugarritzen dituen bat-bateko espiritu inprobisatuari helduta. Hammond organoa, gitarra eta bateria konbinatzean agertzen duten plastikotasuna jazzean eta bluesean dago oinarrituta, baina horien mugak gainditzen ditu, erritmo- eta melodia-nahasketa indartsu eta hipnotiko batekin. Trantzera bideratzen duen bat-batekotasun bihurtzen dira beren konposizio boteretsu eta orijinalak, eta erritmo afrikarren, eskala buhameen eta pasarte psikodelikoen gainean nabigatzen dute.
Fundación Catedral Santa María
Cuchillería, 95-01001 Vitoria-Gasteiz
Visitas • Tel/Fax: +34 945 255135 • Oficinas: +34 945 122160