Abierto por concierto
Kontzertuan eta irekita

Es | Eu

Gasteizko Argiaren Elizpea
ekaina - iraila 2019

20:30

sarrerak

amos lora Sarrera erosi

Bideoa

Amos Lora

2019ko uztailaren 13ean
Amos Lora, Madril, 1999-09-21. 2010ean, Amosek Erromara bidaiatu zuen, Paco de Lucia ezagutze asmoz, eta kontzertu pribatu txiki bat eskaintzeko parada eduki zuen. Kontzertu hartan, haurraren talentuak maisua txunditu zuen.

Hiru urterekin hasi zen gitarra jotzen, Manuel Lora aitaren zuzendaritzaren pean. Sei urte zituela, El Entri zeritzonarekin hasi zen ikasten, Caño Roto eskolako irakaslearekin, hain zuzen ere. Madrilen, Jerezen eta Almeriako Pescaderia auzoaren artean, ijitoen arteaz blaitzen joan zen Amos. 2014an, Worldmusic zigilu diskografikoak editatu zuen The Rough Guide to Flamenco Guitar abesti-bilduma. Diskoan, Tomatitoren, Carles Benavent-en eta Paco de Luciaren ondoan agertzen da Amos Lora. 16 urterekin, bigarren diskoa grabatu zuen, Así lo veo izenekoa, eta, bertan, jazza eta flamenkoa estilo bakan eta guztiz pertsonalarekin fusionatzen dituzten jatorrizko abestiak bildu zituen. 2019an, hirugarren diskoa aurkeztu zuen Amosek, Sin más izenburupean. Lan hori bere konposizioetan dago oinarrituta, eta, berori grabatzeko, Amos bakarrik egon zen estudioan, disko intimo bat erakuste aldera, non berak jotzen dituen musika-tresna guztiak.

Organizadores:

Patronos:

Colaborador principal:

Fundación Catedral Santa María
Cuchillería, 95-01001 Vitoria-Gasteiz
Visitas • Tel/Fax: +34 945 255135 • Oficinas: +34 945 122160